XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

- Dekretu honen 7. atalean zehaztutako lehentasunezko eremu barneko ekintzetan ihardutea.

C) Halaber, bereiztasuna eginez, %20rainoko diru-laguntza emango zaie enpresa-arteko egiturak sortzera zein garatzera edota enpresarteko iharduerak bultzatzera bideratzen diren ondasunezko eukari finkoetan egindako diru-ezarketei, bai enpresa txiki eta ertainei eginak direnean, baita haundiek eginak direnean ere.

Azken kasu honetan, aipatutako enpresarteko iharduerak ondorengo helburuetarikoren bat izan beharko dute: - Ekoizpena edo ikerkuntza-egitasmo batean bateginik iharduteko asmoz bi edo gehiago enpresaren artean eginak izatea.

Kasu honetan ezinbestekoa izango da egitasmoan teknologia-aholkulari batek parte hartzea (Teknologia-Zentruak, Unibertsitateak, estatuko zein atzerriko jakitunen batek......).

- Elkarren artean, baltzu-loturarik ez duten bi edo gehiago enpresak egina izatea bezero/hornitzaile harreman baten barruan teknologia aldetik maila handiko eukari bat garatzeko asmoz.

Kasu honetan laguntzak bi osagai izango lituzke; alde batetik, sortutako ondasun hori erosleak erosteari diru-laguntza emango litzaioke eta, bestetik, ondasuna garatzeko beharrezko diren eta horretara zuzenki bideratuta dauden eukari finkoetan egindako diru-ezarketak, ondasuna burutzen duen enpresak eginak.

D) Enpresek aurkez ditzaten urteko diru-ezarketa egitasmoek urtean 100 miliotako dirulaguntza itzuli beharrik gabekoa izango dute gehienera E.H.A.E.aren gizarte-ekonomiazko eta estrategiazko garapena bultzatzeko garrantzi berezia izan dezaten kasuetan muga hori gainditu ahal izango da, Industria eta Merkataritza-Sailaren ekimenez Egitarauaren batzordeak hala erabakiz gero.

13. Atala.- Merkataritza-arloko Enpresa eta Enpresarteko Egiturak.

1. - Merkataritza-enpresak. Merkataritza-arloko enpresek sail honetako dirulaguntzak jaso ahal izango dituzte ondorengo baldintzak betez gero.

A) Dekretu honetako 8. atalaren 2. idazatian ezarritakoaren arabera, enpresa txiki edo erdi mailakotzat hartuta egotea.

B) Laguntza-eskaria egin baino ekonomia-urtealdi bat lehenago eratuta eta iharduenean egotea.

C) Diru-ezarketa egitasmoa enpresak gaurkotzera bideratzea.

Halakotzat joko dira ondorengo baldintzak bete ditzatenak: 1. Orokorrean, dirulaguntza zuzena emateko honako hauek joko dira: a) Lantegien kudeaketarako eta ekoizkortasuna haunditzeko teknologia-gehikuntza dakarren tresneria erostekoak.

b) Ekoizkinei gehiago irauneraztea eta modu hobean aurkeztea zein zerbitzu-emanketa hobetzea ahalbidetuko duen tresneria elektromekanikakoa erostera bideratutakoak.